Hona hemen idazketa eta irakurketaren inguruan kontuan hartu beharreko hitz batzuk. Hitzen bat faltan botatzen duzu?
miércoles, 28 de diciembre de 2016
IRAKURKETA ETA IDAZKETA
Etiquetas:
formazioa,
Hitzak,
IDATZIZKOA,
Idazgailuak,
INFOGRAFIA,
Irakurketa,
Testu generoak,
Testu moldeak,
ULERMENA
KONTAKETAREN GARRANTZIA
KONTAKETAREN GARRANTZIA
Irakurketa
idazketa lanketa egiteko ezinbestean irakasleok kontaketaren garrantziaz
ohartu beharko ginateke. Kontaketarekin haurraren interesa piztu dezakegu eta
ondoren irakurtzeko nahiz idazteko gogoa piztu. Irakasleak interakzio
giro bat sortu behar du, ahozkoa modu
esanguratsuago batean lantzeko. Horretarako estrategia batzuk martxan
jartzea egokia izan liteke, horretarako ikasleen emankortasuna bilatuko du: talde
txikietan jardun, hitz ematea, entzutea, entzunaren inguruan
lan egiteko estrategia sofistikatuak garatzea … Zer esanik ez dago, gelaren
antolaketak interakzioaren alderdia ere ukitzen duela. Adibidez, lanak talde
txikitan planteatuz gero, irakasleak aukera gehiago du taldearekin gaia
eraikitzen laguntzeko, euren arteko komunikazioa sortuz eta ahozkoa
etengabe landuz. Baita ere aipatu beharra dago ikasle-irakasle harreman
horizontalak, elkarrekintza giro handiago bat sortu duela, orain
bakoitzak pentsatzen duena adierazteko askatasun handiagoa duelako.
Hemen
txertatzen ditugu kontaketaren garrantzia aipatzen duten hainbat esteka. Gure
ustez, ahozkoaren lanketa egitea ezinbestekoa izango da irakurketa/idazketaren
lanketaren hastapenerako.
Etiquetas:
elkarrekintza,
entzutea,
estrategia,
harreman horizontalak,
IDATZIZKOA,
interakzioa,
Irakurketa,
komunikazioa,
kontaketa,
ULERMENA
ESTEKA INTERESGARRIAK
ESTEKA INTERESGARRIAK
Atal honetan irakurketa eta idazketaren inguruko esteka interesgarriak
txertatuko ditugu:
- Jakingarriak (Mondragon Unibertsitatea) aldizkarian irakurzaletasunaren inguruko monografikoa argitaratu zuten:
- Galtzagorri elkarteak, haur literaturako, idazle, kontalari, ilustradore, itzultzaile zein publikazioak, nobedadeak ... bildu eta eskaintzen digu. Haurrei liburu egokiak eskaintzeko baliabide paregabea:
martes, 27 de diciembre de 2016
IRAKASLEENTZAT GALDETEGIA
Ondorengo atalean irakasleentzako galdetegia argitaratu dugu. Irakasle bakoitzak egiten duenaren inguruko hausnarketa kritikorakorako balio dezala.
lunes, 26 de diciembre de 2016
IDAZKETAREN FASEAK
HIZKUNTZA IDATZIAREN PSIKOGENESIA
- TIMELINE [Hemen ikusgai]:
HAUR-
HEZKUNTZAKO ETAPAK
- Idazketa aurre silabikoa (bereiztu gabea). Ez du bereizten marrazketa eta idazkeraren artean. Haurrak pentsatzen du idaztea marrak egitea dela. Idazketa eta soinuen artean ez dute erlaziorik egiten.
- Idazketa aurre silabikoa (bereiztua). Haurrak marrazketa eta idazketaren arteko bereizketa egiten du. Letren konbinaketak egiten dituzte eta hitzen luzera ezberdina dela dakite. Adibidez, zerbait luzea bada, hitz luze bat dela suposatzen dute eta horrela irudikatzen dute. Hala ere, soinua eta grafiaren arteko lotura ez dute egiten oraindik.
- Idazketa silabikoa. Erlazioak egiten dituzte soinu eta grafien artean. Silaba bakoitzeko letra bat irudikatzen dute eta gehienetan bokalak izaten dira.
- Idazketa silabiko alfabetikoa. Nahasketa gertatzen da, silaba bakoitzeko letra bat baino gehiago idazten dituzte, baina silaba guztietan ez dute horrela egiten. Askotan letra batzuk jan egin dituzte.
- Idazketa alfabetikoa. Hemen ortografia naturalaren fenomenoa gertatzen da. ahozkatzen duten bezala idazten dute. Adibidez, s eta zk, “ein dot” esaten badute horrela idazten dute.
ADAPTAZIO
PROZESUA
- Asimilazioa. Beraien eskemen arabera ulertzen dute idatzitakoa.
- Gatazka kognitiboa. Beraien eskemak zalantzan jartzen dituzte.
- Akomodazioa. Eskemak aldatu egiten dituzte eta eskema beraien arabera funtzionatzen dute.
PSIKOGENESIA
(ikuspegi eraikitzailea)
- Asimilizazioa: Bere eskema kognitiboen arabera, errealitatea irudikatzen du.
- Gatazka kognitiboa: Bere eskemen bidez ezin du errealitatea irudikatu: Jabetzen da bere eskemak ez direla egokiak; zalantza sortzen zaio.
- Akomodazioa: Eskemen berregituraketa. Eskema berriak sortzen ditu.
ERROREA
- Haurraren garapenaren berri ematen du
- Momentuan daukan eskema kognitiboaz jabetzen da.
- Errore bidez identifikatu dezakegu zein eskema kognitiboetatik idazten ari den
- Eraikitzailea da. Errore bakoitzak prozesuaren pausua adierazten du.
- Aniztasunak sekulako garrantzia: Erritmo ezberdinak hozkuntza idatziaren garapenean.
ULERMENA LANTZEKO ARIKETA POSIBLEAK
ULERMENAREN LANKETA
Atal honetan ulermena lantzeko
estrategia ezberdinak ageri dira. Hauek dira testuan zehar planteatzen
diren estrategiak:
Kolaborazioan
oinarritutako narrazioa:
Ikasleak, bere pasarteak sortzen ditu.
Bertan testurik gabeko liburu ilustratu bat erabiltzen du, bere pasarteak
idazteko. Kolaboraziozkoa dela esaten zaio, bertan, autore originalaren eta ikaslearen
artean kolaborazioa eskatzen duelako.
Testu sortak:
Testu bat zatitxotan moztean datza
estrategia hau. Zatiak egindakoan, ikasle edo ikasle talde bakoitzari zati bat
ematen zaio. Bertan ikasleak sortu behar dute testuaren esanahia. Aipatu
beharra dago, adina eta trebetasunera egokitu beharko direla testu zatiak. Hau
da, zatitutakoen jarraipena errazagoa edo zailagoa izango da duen jarraipenaren
arabera.
Narrazio tramak:
Narrazio tramak, testuaren eskema bat
dela esan genezake. Honen helburua, testuaren egitura eta esanahi koherentea
sortzean datza. Hau da, paragrafo hasieran idatzitakoa jarraitu beharko dute.
Horrela, egitura eta esan edo idatzi beharrekoa ondo bideratuko dute.
Narrazioaren
transformazioa:
Bertan, bi ikasleen elkar eragina
eskatzen da. Bien artean, kontaketa berreraiki eta aurkeztu behar baitute.
Horretarako, ikasleek, gehigarri ikusgarriak sortzen dituzte, testuaren
irakurketa errazteko. Honekin, ikasleak estimulatzea lortzen da.
Pertsonaien fitxak:
Ikasleek, pertsonalitatetan
zentratzeko estrategia da hau. Bertan, ikasleek, pertsonaiei buruzko fitxak
bete beharko dituzte non pertsonai bakoitzaren itxura, pertsonaien arteko
erlazioak eta pertsonalitateaz jabetu beharko diren. Estrategia honekin,
enpatia landuz gain, norberari buruzko hausnarketa sakona egiten laguntzen du,
bera eta pertsonaiaren arteko antzekotasunez jabetuko baita.
Pertsonai batekin
elkarrizketa idatzia:
Estrategia hau, idatzizko
elkarrizketan oinarritzen da. Azken urtetan asko erabili da estrategia hau,
lagunen arteko elkarrizketa idaztea, ikasleei atsegina egiten zaiolako. Kasu
honetan, elkarrizketa liburu bateko pertsonai batekin egitea eskatzen da.
Honek, ikasleak pertsonaia ezagutzea eta ulertzea eskatzen du, elkarrizketa bat
asmatu ahal izateko.
Bukatu gabeko
istorioa:
Ikasleei, istorio bateko hasiera
ematen zaie eta beraiek asmatu behar dute jarraipena. Horretarako, ikaslea
hasierarekin lotura eginez idazten jarraituko du, hurrengo ikaslearen txanda
izan arte. Honek, alde batetik, aurreko dena irakurtzea eskatzen du eta
bestetik, bere ikaskideak esan nahi zuenarekin bat egitea eta jarraitzea
eskatzen du. Hau da, idazle bat bezala irakurtzea eskatzen du.
Pertsonaiei
elkarrizketak:
Estrategia honek, testuaren ulermen
maila handia eskatzen du. Dena dela, irakurlea pertsonaian sartzea estimulatzen
du. Elkarrizketatzeko egoeran jartzean ikasle bat, honek, hausnartu egin
beharko du pertsonaiaren gaitasunak zeintzuk diren.
Soziograma
literarioa:
Estrategia honen helburua, pertsonai
guztien arteko erlazioak kontutan izanda eskema bat sortzea da. Honekin testua
hobeto ulertzen du irakurleak eta pertsonai bakoitzaren izaeraz hausnartzea
lortzen da.
Ikusitako estrategiak
demostratzen dute, aukera asko ditugula ulermena lantzeko. Guztiak desberdinak
izanda ere, denak dute ezaugarriren bat komunean.
·
Irakurritako testuen inguruko esanahia sortzen laguntzen
dute.
·
Ezagutza koherente bat sortzea eskatzen dute.
·
Estimulazioan oinarritutako modu desberdinak eskaintzen
dituzte, testuak bere osotasunean ulertzeko.
·
Irakaslearen bideratzaile lanak oso garrantzitsuak dira,
eredu izan behar baita ikasleen aurrean, hauek ondo ulertu dezaten estrategiak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)