BALIABIDE ANIZTASUNA: ANIZTASUNARI ERANTZUTEKO BIDEA
Hizkuntza idatzia modu autonomo batean lantzeko, baliabide eta material ezberdinak eskaini behar zaizkie ikasleei. Euskarri ezberdinak erabiltzea gomendatzen da, hala nola arbela, papera, plastilina, tamaina ezberdinetako letrak (irudizkoak, imanezkoak, egurrezkoak...), kolore eta zabalera ezberdineko errotuladoreak, arkatz biguna, kopiatzeko testuak, hitzak eta esaldiak (liburuetatik, aldizkarietatik, haurren kakotxetatik, ikasleen izenen listatik...), puntzoia, kalkatzeko papera … eskainita. Sormenari eragin eta irakasleak ikasgeletan material ezberdinak sortu eta eskaintzera animatu nahi ditugu; berria dena erakargarria baita eta erakargarria dena eraginkorra izango da ikaste prozesurako. Horregatik, Pinteresten bildu ditugun estrategia eta material ezberdinak blogera ekarri ditugu, eskaintza aniztasuna ezagutzera eman eta zuen ikasleentzat ongi legokeena nola egin laguntzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario