miércoles, 28 de diciembre de 2016

KONTAKETAREN GARRANTZIA



KONTAKETAREN GARRANTZIA


Irakurketa idazketa lanketa egiteko ezinbestean irakasleok kontaketaren garrantziaz ohartu beharko ginateke. Kontaketarekin haurraren interesa piztu dezakegu eta ondoren irakurtzeko nahiz idazteko gogoa piztu. Irakasleak interakzio giro bat sortu behar du, ahozkoa modu esanguratsuago batean lantzeko. Horretarako estrategia batzuk martxan jartzea egokia izan liteke, horretarako ikasleen emankortasuna bilatuko du: talde txikietan jardun, hitz ematea, entzutea, entzunaren inguruan lan egiteko estrategia sofistikatuak garatzea … Zer esanik ez dago, gelaren antolaketak interakzioaren alderdia ere ukitzen duela. Adibidez, lanak talde txikitan planteatuz gero, irakasleak aukera gehiago du taldearekin gaia eraikitzen laguntzeko, euren arteko komunikazioa sortuz eta ahozkoa etengabe landuz. Baita ere aipatu beharra dago ikasle-irakasle harreman horizontalak, elkarrekintza giro handiago bat sortu duela, orain bakoitzak pentsatzen duena adierazteko askatasun handiagoa duelako.
Hemen txertatzen ditugu kontaketaren garrantzia aipatzen duten hainbat esteka. Gure ustez, ahozkoaren lanketa egitea ezinbestekoa izango da irakurketa/idazketaren lanketaren hastapenerako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario