HIZKUNTZA IDATZIAREN PSIKOGENESIA
- TIMELINE [Hemen ikusgai]:
HAUR-
HEZKUNTZAKO ETAPAK
- Idazketa aurre silabikoa (bereiztu gabea). Ez du bereizten marrazketa eta idazkeraren artean. Haurrak pentsatzen du idaztea marrak egitea dela. Idazketa eta soinuen artean ez dute erlaziorik egiten.
- Idazketa aurre silabikoa (bereiztua). Haurrak marrazketa eta idazketaren arteko bereizketa egiten du. Letren konbinaketak egiten dituzte eta hitzen luzera ezberdina dela dakite. Adibidez, zerbait luzea bada, hitz luze bat dela suposatzen dute eta horrela irudikatzen dute. Hala ere, soinua eta grafiaren arteko lotura ez dute egiten oraindik.
- Idazketa silabikoa. Erlazioak egiten dituzte soinu eta grafien artean. Silaba bakoitzeko letra bat irudikatzen dute eta gehienetan bokalak izaten dira.
- Idazketa silabiko alfabetikoa. Nahasketa gertatzen da, silaba bakoitzeko letra bat baino gehiago idazten dituzte, baina silaba guztietan ez dute horrela egiten. Askotan letra batzuk jan egin dituzte.
- Idazketa alfabetikoa. Hemen ortografia naturalaren fenomenoa gertatzen da. ahozkatzen duten bezala idazten dute. Adibidez, s eta zk, “ein dot” esaten badute horrela idazten dute.
ADAPTAZIO
PROZESUA
- Asimilazioa. Beraien eskemen arabera ulertzen dute idatzitakoa.
- Gatazka kognitiboa. Beraien eskemak zalantzan jartzen dituzte.
- Akomodazioa. Eskemak aldatu egiten dituzte eta eskema beraien arabera funtzionatzen dute.
PSIKOGENESIA
(ikuspegi eraikitzailea)
- Asimilizazioa: Bere eskema kognitiboen arabera, errealitatea irudikatzen du.
- Gatazka kognitiboa: Bere eskemen bidez ezin du errealitatea irudikatu: Jabetzen da bere eskemak ez direla egokiak; zalantza sortzen zaio.
- Akomodazioa: Eskemen berregituraketa. Eskema berriak sortzen ditu.
ERROREA
- Haurraren garapenaren berri ematen du
- Momentuan daukan eskema kognitiboaz jabetzen da.
- Errore bidez identifikatu dezakegu zein eskema kognitiboetatik idazten ari den
- Eraikitzailea da. Errore bakoitzak prozesuaren pausua adierazten du.
- Aniztasunak sekulako garrantzia: Erritmo ezberdinak hozkuntza idatziaren garapenean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario