ALDERDI TEORIKOA

KONTAKETAREN GARRANTZIA

Irakurketa idazketa lanketa egiteko ezinbestean irakasleok kontaketaren 
garrantziaz ohartu beharko ginateke. Kontaketarekin haurraren interesan piztu dezakegu eta ondoren irakurtzeko nahiz idazteko gogoa piztu. 
Irakasleak interakzio giro bat sortu behar du, ahozkoa modu esanguratsuago batean lantzeko. Horretarako estrategia batzuk martxan jartzea egokia izan liteke, horretarako ikasleen emankortasuna bilatuko du: talde txikietan jardun, hitz ematea, entzutea, entzunaren inguruan lan egiteko estrategia sofistikatuak garatzea…Zer esanik ez dago, gelaren antolaketak interakzioaren alderdia ere ukitzen duela. Adibidez, lanak talde txikitan planteatuz gero, irakasleak aukera gehiago du taldearekin gaia eraikitzen laguntzeko, euren arteko komunikazioa sortuz eta ahozkoa etengabe landuz. Baita ere aipatu beharra dago ikasle-irakasle harreman horizontalak, elkarrekintza giro handiago bat sortu duela, orain bakoitzak pentsatzen duena adierazteko askatasun handiagoa duelako.
Hemen txertatzen ditugu kontaketaren garrantzia aipatzen duten hainbat esteka. Gure ustez, ahozkoaren lanketa egitea ezinbestekoa izango da irakurketa/idazketaren lanketaren hastapenerako.
Hona hemen esteka interesgarri batzuk:
- http://www.galtzagorri.eus/behinola/dokumentuak/hizpide-8.pdf 
http://www.galtzagorri.eus/behinola/dokumentuak/hitzatzea-7.pdf
 - http://www.galtzagorri.eus/behinola/dokumentuak/hitz-eta-pitz-7.pdf


ULERMENAREN LANKETA
Atal honetan ulermena lantzeko estrategia ezberdinak ageri dira. Hauek dira testuan zehar planteatzen diren estrategiak:
Kolaborazioan oinarritutako narrazioa:
Ikasleak, bere pasarteak sortzen ditu. Bertan testurik gabeko liburu ilustratu bat erabiltzen du, bere pasarteak idazteko. Kolaboraziozkoa dela esaten zaio, bertan, autore originalaren eta ikaslearen artean kolaborazioa eskatzen duelako.
Testu sortak:
Testu bat zatitxotan moztean datza estrategia hau. Zatiak egindakoan, ikasle edo ikasle talde bakoitzari zati bat ematen zaio. Bertan ikasleak sortu behar dute testuaren esanahia. Aipatu beharra dago, adina eta trebetasunera egokitu beharko direla testu zatiak. Hau da, zatitutakoen jarraipena errazagoa edo zailagoa izango da duen jarraipenaren arabera.
Narrazio tramak:
Narrazio tramak, testuaren eskema bat dela esan genezake. Honen helburua, testuaren egitura eta esanahi koherentea sortzean datza. Hau da, paragrafo hasieran idatzitakoa jarraitu beharko dute. Horrela, egitura eta esan edo idatzi beharrekoa ondo bideratuko dute.
Narrazioaren transformazioa:
Bertan, bi ikasleen elkar eragina eskatzen da. Bien artean, kontaketa berreraiki eta aurkeztu behar baitute. Horretarako, ikasleek, gehigarri ikusgarriak sortzen dituzte, testuaren irakurketa errazteko. Honekin, ikasleak estimulatzea lortzen da.
Pertsonaien fitxak:
Ikasleek, pertsonalitatetan zentratzeko estrategia da hau. Bertan, ikasleek, pertsonaiei buruzko fitxak bete beharko dituzte non pertsonai bakoitzaren itxura, pertsonaien arteko erlazioak eta pertsonalitateaz jabetu beharko diren. Estrategia honekin, enpatia landuz gain, norberari buruzko hausnarketa sakona egiten laguntzen du, bera eta pertsonaiaren arteko antzekotasunez jabetuko baita.
Pertsonai batekin elkarrizketa idatzia:
Estrategia hau, idatzizko elkarrizketan oinarritzen da. Azken urtetan asko erabili da estrategia hau, lagunen arteko elkarrizketa idaztea, ikasleei atsegina egiten zaiolako. Kasu honetan, elkarrizketa liburu bateko pertsonai batekin egitea eskatzen da. Honek, ikasleak pertsonaia ezagutzea eta ulertzea eskatzen du, elkarrizketa bat asmatu ahal izateko.
Bukatu gabeko istorioa:
Ikasleei, istorio bateko hasiera ematen zaie eta beraiek asmatu behar dute jarraipena. Horretarako, ikaslea hasierarekin lotura eginez idazten jarraituko du, hurrengo ikaslearen txanda izan arte. Honek, alde batetik, aurreko dena irakurtzea eskatzen du eta bestetik, bere ikaskideak esan nahi zuenarekin bat egitea eta jarraitzea eskatzen du. Hau da, idazle bat bezala irakurtzea eskatzen du.
Pertsonaiei elkarrizketak:
Estrategia honek, testuaren ulermen maila handia eskatzen du. Dena dela, irakurlea pertsonaian sartzea estimulatzen du. Elkarrizketatzeko egoeran jartzean ikasle bat, honek, hausnartu egin beharko du pertsonaiaren gaitasunak zeintzuk diren.
Soziograma literarioa:
Estrategia honen helburua, pertsonai guztien arteko erlazioak kontutan izanda eskema bat sortzea da. Honekin testua hobeto ulertzen du irakurleak eta pertsonai bakoitzaren izaeraz hausnartzea lortzen da.
 Ikusitako estrategiak demostratzen dute, aukera asko ditugula ulermena lantzeko. Guztiak desberdinak izanda ere, denak dute ezaugarriren bat komunean.
-Irakurritako testuen inguruko esanahia sortzen laguntzen dute.
-Ezagutza koherente bat sortzea eskatzen dute.
-Estimulazioan oinarritutako modu desberdinak eskaintzen dituzte, testuak bere osotasunean ulertzeko.

-Irakaslearen bideratzaile lanak oso garrantzitsuak dira, eredu izan behar baita ikasleen aurrean, hauek ondo ulertu dezaten estrategiak.

IRAKURKETA ULERMENERAKO ARIKETA POSIBLEAK
Atal honetan irakurketaren ulermena lantzeko estrategia ezberdinak garatzeko jarduera posibleak eskaintzen ditugu. Horretarako testu honetan oinarritu gara: 
Carney, Y.H. (1992). Enseñanza de la comprensión lectora, MEC-Moraba, 87-107

P
2  AUTOREAREKIN ELKARRIZKETA
·         Zertarako à ikasleak ekintza eta pentsamendua bereiz dezaten.
·         Nola?
o Testua irakurtzen ari diren bitartean egilearekin hitz egiten ari diren bezala, berari egingo dioten galderak eta iruzkinak idatzi beharko dituzte bazterrean.
3 ESTIMATU, IRAKURRI, ERANTZUN, GALDETU
·         Zertarako à aurrezagutzekin informazio berria eraikitzeko
·         Nola?
o Azpitituluei, marrazkiei eta diagramei erreparatu
o Irakasleak testuaren lehenengo orria erakutsiko die ikasleei eta zertaz joango den pentsatu beharko dute. Aterako diren ideiak nota bezala hartuko dira
o Hurrengo pausua oso garrantzitsua da, testua osorik irakurri behar dute.
o Irakurleek testua irakurtzen ari ziren bitartean izan dituzten pentsamenduak komunean jarriko dira.
o Azkenik, hasieran izandako aurrezagutzak edo bakoitzak bere buruari egindako galderak:  zeri buruz joango da testua? …  erantzuteko aukera ederra da.
4.       BERRIRO KONTATU
·         Zertarako à irakurritako testu bat gogorarazteko
·         Nola?
o  Irakurri baino lehenago zeri buruz doan aurreikusi titulua, azpititulua eta marrazkiak begiratuz
o Testua irakurri ostean, irakurritakoa klasean kontatu beharko dute ikasleek. Ahoz edo idatziz izan daiteke
o Prozesu honetan ezingo da berriro testura bueltatu, buruz kontatu beharko dute irakurritakoa
5.       ELEMENTUAK KENDU
·         Zertarako à irakurtzen ari diren bitartean iragarpenak egitea, informazio semantiko eta sintaktikoa kontuan hartuz, kohesioa eta ulermena bultzatzeko.
·         Nola?
o Tarte bat aukeratu ostean, 10 hitzetatik bat kenduko da
o Aukeratutako tartea altua irakurri eta geri, hitzak kenduta, falta diren hitzen aurreikuspena egingo da, hitz berrien zergatia arrazoituz
6.       IKERKETA-PENTSAMENDU ZUZENDUA
·         Zertarakoà “aprender a aprender a partir del texto”
·         Nola?
o Ikasleak testua irakurtzen joango diren heinean, ideiak antolatzen joango dira panoramika estrukturatu bat marraztuz
o Hurrengo pausua testuaren irakurketa gidatzea izango da, hau da, irakasleak galdera espezifikoak egingo ditu testuan agertzen diren puntu batzuen inguruan.
o Honela irakurri ostean, talde txikietan testuan agertzen den edukiaren inguruan hausnartuko dute. Galdera hauek erabili daitezke. Zeri buruz zihoan testua? Zer ikasi duzu? Zein da testuaren ideia nagusiena?...
o Amaitzeko, hau guztia eskema edo laburpen erara idatziko dute ikasleek irakurritako edukia ez ahazteko.
7.       ARAZOAREN BILA
·         Zertarakoà ikasleei animatzea behar den tokian kontsulta egitea aurkitutako arazoa ebazteko. Honetarako oso garrantzitsua da taldeko elkarrizketa.
·         Nola?
o Lehenik eta behin arazoa identifikatu
o Arazoen inguruko aurre ikuspen bat egingo dute ikasleek, hau da, erantzun posibleak pentsatuko dute.
o Bakoitzak egindako aurreikuspen hori taldekideen artean komunean jarriko dute.
o Jarraian, liburutegian arazo horren inguruko 5 liburu aurkitu beharko dituzte arazoa ikertzeko
o Irakasleak ikasleei lana aurreratzeko fitxa batzuk egin dezake lehenago
o Ondoren, ikasleek bakoitzak egindako ikerketaren inguruan hitz egingo dute talde txikietan, izandako arazoak azalduz
o Lehenago, irakasleak testuak izan beharko duen forma erakutsi beharko die ikasleei
8.       PROZESUAREN PROIEKTUA “PUZLEAK”
·         Zertarako à irakurleak testua bukaeran eskatzen zaiona egiteko, behar bezala jarrai dezan
·         Nola?
ü  Jolas bat erakutsi beste ikasle talde bati, arauen testu erraz bat idatziz
ü  Jarraitu beharreko instrukzioen laburpena idatzi, marrazkiak eta diagramak erabiliz
ü  Instrukzio lista bat ordenatu
o   Ikasleek eskolara jolas bat ekarriko dute eta berauen instrukzioak hausnartzen dituzte
o   Irakurketa gidatu bat eskatuko duen testu bat banatuko die irakasleak 2-3ko taldeko ikasleei.
o   Testua atalka irakurri beharko dute, ikasleak denak batera jarrai dezaten pausuak.
o   Etapa bakoitza amaitzean, ikasleek izandako aurrerapenak, arazoak, … komunean jarriko dituzte eta ostean hurrengo etapara pasako dira
o   Testua irakurri ostean irakurritakoa beste era batera azaltzea eskatuko zaie ikasleei
o   Azken etapa, idatzitakoa beste talde bati erakustea izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario