ULERMENAREN LANKETA
Atal honetan ulermena lantzeko
estrategia ezberdinak ageri dira. Hauek dira testuan zehar planteatzen
diren estrategiak:
Kolaborazioan
oinarritutako narrazioa:
Ikasleak, bere pasarteak sortzen ditu.
Bertan testurik gabeko liburu ilustratu bat erabiltzen du, bere pasarteak
idazteko. Kolaboraziozkoa dela esaten zaio, bertan, autore originalaren eta ikaslearen
artean kolaborazioa eskatzen duelako.
Testu sortak:
Testu bat zatitxotan moztean datza
estrategia hau. Zatiak egindakoan, ikasle edo ikasle talde bakoitzari zati bat
ematen zaio. Bertan ikasleak sortu behar dute testuaren esanahia. Aipatu
beharra dago, adina eta trebetasunera egokitu beharko direla testu zatiak. Hau
da, zatitutakoen jarraipena errazagoa edo zailagoa izango da duen jarraipenaren
arabera.
Narrazio tramak:
Narrazio tramak, testuaren eskema bat
dela esan genezake. Honen helburua, testuaren egitura eta esanahi koherentea
sortzean datza. Hau da, paragrafo hasieran idatzitakoa jarraitu beharko dute.
Horrela, egitura eta esan edo idatzi beharrekoa ondo bideratuko dute.
Narrazioaren
transformazioa:
Bertan, bi ikasleen elkar eragina
eskatzen da. Bien artean, kontaketa berreraiki eta aurkeztu behar baitute.
Horretarako, ikasleek, gehigarri ikusgarriak sortzen dituzte, testuaren
irakurketa errazteko. Honekin, ikasleak estimulatzea lortzen da.
Pertsonaien fitxak:
Ikasleek, pertsonalitatetan
zentratzeko estrategia da hau. Bertan, ikasleek, pertsonaiei buruzko fitxak
bete beharko dituzte non pertsonai bakoitzaren itxura, pertsonaien arteko
erlazioak eta pertsonalitateaz jabetu beharko diren. Estrategia honekin,
enpatia landuz gain, norberari buruzko hausnarketa sakona egiten laguntzen du,
bera eta pertsonaiaren arteko antzekotasunez jabetuko baita.
Pertsonai batekin
elkarrizketa idatzia:
Estrategia hau, idatzizko
elkarrizketan oinarritzen da. Azken urtetan asko erabili da estrategia hau,
lagunen arteko elkarrizketa idaztea, ikasleei atsegina egiten zaiolako. Kasu
honetan, elkarrizketa liburu bateko pertsonai batekin egitea eskatzen da.
Honek, ikasleak pertsonaia ezagutzea eta ulertzea eskatzen du, elkarrizketa bat
asmatu ahal izateko.
Bukatu gabeko
istorioa:
Ikasleei, istorio bateko hasiera
ematen zaie eta beraiek asmatu behar dute jarraipena. Horretarako, ikaslea
hasierarekin lotura eginez idazten jarraituko du, hurrengo ikaslearen txanda
izan arte. Honek, alde batetik, aurreko dena irakurtzea eskatzen du eta
bestetik, bere ikaskideak esan nahi zuenarekin bat egitea eta jarraitzea
eskatzen du. Hau da, idazle bat bezala irakurtzea eskatzen du.
Pertsonaiei
elkarrizketak:
Estrategia honek, testuaren ulermen
maila handia eskatzen du. Dena dela, irakurlea pertsonaian sartzea estimulatzen
du. Elkarrizketatzeko egoeran jartzean ikasle bat, honek, hausnartu egin
beharko du pertsonaiaren gaitasunak zeintzuk diren.
Soziograma
literarioa:
Estrategia honen helburua, pertsonai
guztien arteko erlazioak kontutan izanda eskema bat sortzea da. Honekin testua
hobeto ulertzen du irakurleak eta pertsonai bakoitzaren izaeraz hausnartzea
lortzen da.
Ikusitako estrategiak
demostratzen dute, aukera asko ditugula ulermena lantzeko. Guztiak desberdinak
izanda ere, denak dute ezaugarriren bat komunean.
·
Irakurritako testuen inguruko esanahia sortzen laguntzen
dute.
·
Ezagutza koherente bat sortzea eskatzen dute.
·
Estimulazioan oinarritutako modu desberdinak eskaintzen
dituzte, testuak bere osotasunean ulertzeko.
·
Irakaslearen bideratzaile lanak oso garrantzitsuak dira,
eredu izan behar baita ikasleen aurrean, hauek ondo ulertu dezaten estrategiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario