lunes, 26 de diciembre de 2016

JARDUERA POSIBLEAK IDATZIZKOAREN ULERMENA

Atal honetan irakurketaren ulermena lantzeko estrategia ezberdinak garatzeko jarduera posibleak eskaintzen ditugu. Horretarako testu honetan oinarritu gara: 
Carney, Y.H. (1992). Enseñanza de la comprensión lectora, MEC-Moraba, 87-107

AUTOREAREKIN ELKARRIZKETA
·         Zertarako?
o   Ikasleak ekintza eta pentsamendua bereiz dezaten.
·         Nola?
o    Testua irakurtzen ari diren bitartean egilearekin hitz egiten ari diren bezala, berari egingo dioten galderak eta iruzkinak idatzi beharko dituzte bazterrean.
ESTIMATU, IRAKURRI, ERANTZUN, GALDETU
·         Zertarako?
o   Aurrezagutzekin informazio berria eraikitzeko
·         Nola?
o    Azpitituluei, marrazkiei eta diagramei erreparatu
o   Irakasleak testuaren lehenengo orria erakutsiko die ikasleei eta zertaz joango den pentsatu beharko dute. Aterako diren ideiak nota bezala hartuko dira
o    Hurrengo pausua oso garrantzitsua da, testua osorik irakurri behar dute.
o   Irakurleek testua irakurtzen ari ziren bitartean izan dituzten pentsamenduak komunean jarriko dira.
o   Azkenik, hasieran izandako aurrezagutzak edo bakoitzak bere buruari egindako galderak:  zeri buruz joango da testua? …  erantzuteko aukera ederra da.
BERRIRO KONTATU
·         Zertarako?
o   Irakurritako testu bat gogorarazteko
·         Nola?
o   Irakurri baino lehenago zeri buruz doan aurreikusi titulua, azpititulua eta marrazkiak begiratuz.
o   Testua irakurri ostean, irakurritakoa klasean kontatu beharko dute ikasleek. Ahoz edo idatziz izan daiteke.
o   Prozesu honetan ezingo da berriro testura bueltatu, buruz kontatu beharko dute irakurritakoa.
ELEMENTUAK KENDU
·         Zertarako?
o   Irakurtzen ari diren bitartean iragarpenak egitea, informazio semantiko eta sintaktikoa kontuan hartuz, kohesioa eta ulermena bultzatzeko.
·          Nola?
o   Tarte bat aukeratu ostean, 10 hitzetatik bat kenduko da
o   Aukeratutako tartea altua irakurri eta geri, hitzak kenduta, falta diren hitzen aurreikuspena egingo da, hitz berrien zergatia arrazoituz
IKERKETA-PENTSAMENDU ZUZENDUA
·         Zertarako?
o   “Aprender a aprender a partir del texto”
·         Nola?
o   Ikasleak testua irakurtzen joango diren heinean, ideiak antolatzen joango dira panoramika estrukturatu bat marraztuz
o   Hurrengo pausua testuaren irakurketa gidatzea izango da, hau da, irakasleak galdera espezifikoak egingo ditu testuan agertzen diren puntu batzuen inguruan.
o   Honela irakurri ostean, talde txikietan testuan agertzen den edukiaren inguruan hausnartuko dute. Galdera hauek erabili daitezke. Zeri buruz zihoan testua? Zer ikasi duzu? Zein da testuaren ideia nagusiena?...
o   Amaitzeko, hau guztia eskema edo laburpen erara idatziko dute ikasleek irakurritako edukia ez ahazteko.
       ARAZOAREN BILA
·         Zertarako?
o   Ikasleei animatzea behar den tokian kontsulta egitea aurkitutako arazoa ebazteko. Honetarako oso garrantzitsua da taldeko elkarrizketa.
·         Nola?
o   Lehenik eta behin arazoa identifikatu.
o   Arazoen inguruko aurre ikuspen bat egingo dute ikasleek, hau da, erantzun posibleak pentsatuko dute.
o   Bakoitzak egindako aurreikuspen hori taldekideen artean komunean jarriko dute.
o   Jarraian, liburutegian arazo horren inguruko 5 liburu aurkitu beharko dituzte arazoa ikertzeko.
o   Irakasleak ikasleei lana aurreratzeko fitxa batzuk egin dezake lehenago.
o   Ondoren, ikasleek bakoitzak egindako ikerketaren inguruan hitz egingo dute talde txikietan, izandako arazoak azalduz
o   Lehenago, irakasleak testuak izan beharko duen forma erakutsi beharko die ikasleei
   PROZESUAREN PROIEKTUA “PUZLEAK”
·         Zertarako?
o   Irakurleak testua bukaeran eskatzen zaiona egiteko, behar bezala jarrai dezan.
·         Nola?
o   Jolas bat erakutsi beste ikasle talde bati, arauen testu erraz bat idatziz.
o   Jarraitu beharreko instrukzioen laburpena idatzi, marrazkiak eta diagramak erabiliz.
o   Instrukzio lista bat ordenatu.
o   Ikasleek eskolara jolas bat ekarriko dute eta berauen instrukzioak hausnartzen dituzte.
o   Irakurketa gidatu bat eskatuko duen testu bat banatuko die irakasleak 2-3ko taldeko ikasleei.
o   Testua atalka irakurri beharko dute, ikasleak denak batera jarrai dezaten pausuak.
o   Etapa bakoitza amaitzean, ikasleek izandako aurrerapenak, arazoak, … komunean jarriko dituzte eta ostean hurrengo etapara pasako dira.
o   Testua irakurri ostean irakurritakoa beste era batera azaltzea eskatuko zaie ikasleei.
o   Azken etapa, idatzitakoa beste talde bati erakustea izango da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario