HIZKUNTZA IDATZIAREN PSIKOGENESIA

HIZKUNTZA IDATZIAREN PSIKOGENESIA

Ondoren eskaintzen dizuegun denbora lerroan, idazketa prozesuaren faseak orden kronologiko batean bildu ditugu, fase bakoitzaren ezaugarriak bilduta. Izan ere, denbora lerroak modu sinple eta ikusgarri batean, denbora garapenaren irudikapena egiteko aukera ematen du. Ohikoa da programaketa bat eratzeko eta berau antolatzeko erabiltzea edota historian kokatzen diren eginkizun zehatzen antologia bat egiteko erabiltzea. Guk berriz beste erabilera bat eman izan diogu, batik bat denbora lerroak modu zehatz, esanguratsu eta kronologiko batean edozer gauza antolatzeko aukera ematen duela erakutsi ahal izateko. Hori horrela, ikaskuntza prozesuan, ikasleek proiektu batean egindako hurrenkera edota prozesua irudikatzeko erabiltzea gomendatzen dugu. Baita irakasleak lanketa bat aurkeztean eman behar dituzten urratsak ezagutzera emateko. Hori horrela, ondorengo lerroetan eskaintzen den informazioa (idatzi tradizionala), timeline batean txertatu dugu; informazio bera bi modutara emateko ezberdintasunak ikusi ahal izateko. Zein iruditzen zaizue erakargarriagoa? Deigarriagoa? Eta eraginkorragoa?
 
  • DENBORA-LERROA [Hemen ikusgai]: 

HAUR- HEZKUNTZAKO ETAPAK
  1. Idazketa aurre silabikoa (bereiztu gabea). Ez du bereizten marrazketa eta idazkeraren artean. Haurrak pentsatzen du idaztea marrak egitea dela. Idazketa eta soinuen artean ez dute erlaziorik egiten. 
  2. Idazketa aurre silabikoa (bereiztua). Haurrak marrazketa eta idazketaren arteko bereizketa egiten du. Letren konbinaketak egiten dituzte eta hitzen luzera ezberdina dela dakite. Adibidez, zerbait luzea bada, hitz luze bat dela suposatzen dute eta horrela irudikatzen dute. Hala ere, soinua eta grafiaren arteko lotura ez dute egiten oraindik. 
  3. Idazketa silabikoa. Erlazioak egiten dituzte soinu eta grafien artean. Silaba bakoitzeko letra bat irudikatzen dute eta gehienetan bokalak izaten dira. 
  4. Idazketa silabiko alfabetikoa. Nahasketa gertatzen da, silaba bakoitzeko letra bat baino gehiago idazten dituzte, baina silaba guztietan ez dute horrela egiten. Askotan letra batzuk jan egin dituzte. 
  5. Idazketa alfabetikoa. Hemen ortografia naturalaren fenomenoa gertatzen da. ahozkatzen duten bezala idazten dute. Adibidez, s eta zk, “ein dot” esaten badute horrela idazten dute.
ADAPTAZIO PROZESUA
  • Asimilazioa. Beraien eskemen arabera ulertzen dute idatzitakoa.
  • Gatazka kognitiboa. Beraien eskemak zalantzan jartzen dituzte.
  • Akomodazioa. Eskemak aldatu egiten dituzte  eta eskema beraien arabera funtzionatzen dute.
  PSIKOGENESIA (ikuspegi eraikitzailea)
  • Asimilizazioa: Bere eskema kognitiboen arabera, errealitatea irudikatzen du.
  • Gatazka kognitiboa: Bere eskemen bidez ezin du errealitatea irudikatu: Jabetzen da bere eskemak ez direla egokiak; zalantza sortzen zaio.
  • Akomodazioa: Eskemen berregituraketa. Eskema berriak sortzen ditu.
ERROREA
  • Haurraren garapenaren berri ematen du
  • Momentuan daukan eskema kognitiboaz jabetzen da.
  • Errore bidez identifikatu dezakegu zein eskema kognitiboetatik idazten ari den
  • Eraikitzailea da. Errore bakoitzak prozesuaren pausua adierazten du.
  • Aniztasunak sekulako garrantzia: Erritmo ezberdinak hozkuntza idatziaren garapenean.





No hay comentarios:

Publicar un comentario