IRAKASLEEN TXOKOA

IRAKASKUNTZA ERAKARGARRIA: IKASKUNTZA ZIRRARAGARRIA



Irakaskuntza ikaskuntza prozesuak, ikasleen arreta erakarri eta hauen jakin mina pizteko bidea izan behar du. Horretarako baliabide ezberdinak eskaintzen ditu sareak. Orrialde honetan, eskaintza zabal horietako batzuk besterik ez ditugu bildu, gure gaia erabiliz, guk geuk sortutako baliabideen bitartez, irakasleok ikasgeletan erabil ditzakegun baliabideak ezagutzera emateko asmoz. Gainera ezin dugu ahaztu, ikasleak, eguneroko bizitzan une oro daudela idatzizko testuekin eta ikur grafikoekin harremanetan. Hala, ikur grafiko horien erakargarritasunak, bertaratzea eragiten du, zer jartzen duen irakurtzera alegia. Ondorengo baliabideak jarduera ezberdinen zati bihurtzen baditugu, ikasleek ikur horien esanahia ezagutzen joateko aukera izango dute modu natural batean.


ANIMAZIOA


HITZ HODEIA

  Idazketa eta irakurketaren inguruan kontuan hartu beharreko hitz batzuk... Hitzen bat faltan botatzen duzu?


 

INFOGRAFIA

Infografia honeta, irakurketa idazketa prozesuan, irakasle orok kontuan izan beharreko lau alderdi bildu ditugu. Ikusi ahal duzuen bezala, infografiak modu bisual eta erakargarrian, informazio jakin bat laburbiduz jaso eta emateko aukera ematen digu. Oso baliabide interesgarria deritzogu ikasleek eginiko proiektu bateko emaitzak eta ondorioak biltzeko eta proiektu bati amaiera emateko edota proiektu bati hasiera emateko. Baita ikasgelako arauak biltzeko eta ikasgelan ikusgai izateko ere, besteak beste. Gainera, idatziz gain, piktograma edota irudiekin laburbilduriko informazioa izatean, ikasleen maila edo gaitasun ezberdinetara egokitzeko aukera ematen digu. Horren harira, irakurtzen ez dakien ikasle batentzat baliagarria izateaz gain, autismoa bezalako egoeren aurrean ere eraginkorrak direla iruditzen zaigu.
 

IRAKASLEENTZAT GALDETEGIA


Ondorengo atalean irakasleentzako galdetegia argitaratu dugu. Irakasle bakoitzak egiten duenaren inguruko hausnarketa kritikorakorako balio dezala.


ESTEKA INTERESGARRIAK 



Atal honetan irakurketa eta idazketaren inguruko esteka interesgarriak txertatuko ditugu:


No hay comentarios:

Publicar un comentario