ARIKETAK



JOLASA: IDAZKETA IRAKURKETA IKASKUNTZAREN IPARRA
Idazten eta irakurtzen ikasteko prozesuak, orain arte oso prozesu disziplinatuak izan dira. hori horrela, irakaslearen egitekoa izan da batik bat, ikasleei alfabetoa erakutsi, hizki elkarketa ezberdinen arteko loturak nola egin edota esaldiak ulertu eta osatzekoa nola irakatsi. Irakaskuntza prozesu horretan, autonomiak toki urria izan du; ezagutzen transferentzia bitartez gauzatzen den prozesua izanda. Horrekin batera, idazketari dagokionez, kaligrafia liburuxkak egiteak izugarrizko garrantzia izan du; ariketa desmotibagarria, errepikakorra eta bat ere erakargarritasun gabea. Bestetik, ahots gorako irakurketak, ikasleak gaizki sentiarazten dien eguneroko egoerak bihurtu dira eskoletan. Gainera, egoera bietan, ikasle guztiei une berean gaitasun jakin batzuk garatzea espero dugu; ikasle bakoitzaren gaitasunak eta erritmoak errespetatu gabe.
Horren guztiaren aurrean, beharrezkoa deritzogu irakurketa-idazketa gaitasuna eraikitzeko prozesuak berritzea eta beste aukera batzuk ikasgeletara eramatea. Ikasleen autonomia sustatu eta norberak bere mailan gaitasun horiek garatzeko eta ezagutzak eraikitzeko aukera eskaintzea alegia. Baina nola egin? Zer egin?
Gure aburuz, adin tarte horretan jolasak ikasleen egunerokotasunean duen garrantzia aintzat hartuta, ikasgelan aukera egon beharko litzateke jolasteko, esploratzeko, deskubritzeko eta autonomiaz ezagutza berriak eraikitzeko. Horretarako baina irakasleak helburu horiek lortzeko baliabide eta material egokiak eskaini behar ditu.
Lan honekin, hizkuntzaren trataerari bira eman eta jolasaren bidez ikasleak ezagutzak eraiki ditzaketeela frogatzea nahi izan dugu, zuen eskura jolas ezberdinak jarri eta baliabide ezberdinak ezagutarazi dezazuen.
Gure proposamena, ikasgeletan hizkuntza idatziari eskainitako txoko finko bat jartzea da. non idatzizko hizkuntzara hurbildu eta ikasleek alor horretan beharrezko ezagutzak garatzeko aukera izango duten. Txoko horretan egiten den eskaintzak jolas funtzioa izango du eta bertan aurkituko dituzten jolasek, kontzeptu berriak ezagutu, komunikatzeko bide berriak esploratu eta praktikaren bidez ikasteko aukera izango dute. Izan ere, bertan egongo diren materialei esker, objektuak deskribatu, instrukzioak eman, kontzeptuen arteko loturak egin, grafemak ezagutu, grafemak eta fonemen arteko loturak egin, hizkien antolaketarekin hitzak sortu, kontakizunak asmatu eta sortu, inprobisatu … egin ahal izango dute besteak beste.
Txoko finko horretan, liburuak, motrizitate fina eta grafomotrizitatea lantzeko materiala, hizkiak … izango dituzte eta aukera izango dute hauek esploratzeko eta askatasunez jolasaren bitartez ezagutzak eraikitzeko. Horren harira, teknologi berriak gure gizartean duen pisuak ikusita, ordenagailuak ere izango dituzte; hizkuntza idatzia lantzeko jolasekin aritu ahal izateko. Eskaintza hori elikatzeko, azpian sortu eta txertatu ditugun jolasak erabil ditzakezue, Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako baliagarriak baitira:


NOR NAIZ?





ADI IRAKURRI ETA EGOKIA AUKERATU



HIZKIAK ANTOLATUZ HITZAK SORTU


 


 
HIZKI LARRIAK ETA HIZKI HEXEAK EZAGUTZEN  
HIZKI SOPA 
 HIZKI SOPA ZEIN DA EGOKIENA? Zeitzuk dira animalia hauek?

No hay comentarios:

Publicar un comentario