SARRERA



Alazne Zabala (HHko irakaslea), Jon Akarregi (LHko irakaslea) eta Iraia Urkia (HHko irakaslea) BERRIMETEKO ikasleak gara, blog honen sostzaileak. Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketan murgilduta,  gune honen helburua irakurketa-idazketaren inguruko lanketa egiteko irizpideak ematea izango da. Alde batetik irakasleentzako irizpideak emango ditugu eta bestetik, ikasleentzako jarduera posibleen sorta bat eskaintzen dugu. Zerbait praktikoa eta dinamikoa egin nahi dugu, guztiontzako erabilgarria izango dena; moldaketetara zabalik egongo da eta irakasleon formazioan lagunduko duena. Beraz, blog honetan orotariko baliabideak erabiliz gure lanbidean ikasleekin batera erabil ditzakegun baliabideen eskaintza egiten dugu. Zehazki, Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklora bideratutako jarduerak planteatuko ditugu. Horretarako, gure esperientziaz gain, hainbat iturri erabiliko ditugu, ahalik eta eskaintza berritzaile, sortzaile eta aberatsena eskaintzeko asmoarekin. 

Zuen interesekoa izan daitekeelakoan, EKIN KUXKUXEATZEARI eta ausartu KOMENTATZERA, zuen iritziak abiapuntu izango baitira GURE TXOKO hau ELIKATZEN jarraitzeko!!!


 


No hay comentarios:

Publicar un comentario